.

sarrera

Erriberriko Errege Jauregia da zalantzarik gabe geure iragana ezagutzeko nafarrek dugun lekukorik garratzitsuena. Bere dorre eta harresietatik ibiltzerakoan, hurbilago sentituko dugu Nafarroako erresuma zaharraren historia.

Gehienok "gaztelu" deitzen badiogu ere, egokiagoa da "jauregi" izena, gorte erako eraikuntza baita, eginkizun militarretarako baino, bertan bizitzeko egina. Eraikinaren banaketa konplexua, mendeetan zehar erantsitako pusken eta egindako berrikuntzen ondorioa da. Baina, jauregiaren zatirik haundiena, Karlos III.a "noble"-aren garaian egin zen, XIV. mendearen bukaeran eta XV.aren hasieran, hain zuzen. Garai hartan Erriberri erregeen bizileku izan zedila erabaki baitzen.
Eraikuntzaren multzo osoak, egoitza, lorategi eta lubakiz osatua, harresiz inguratua eta, dorre ugariz ornitua, badu halako itxura ikusgarri eta magikoa. Bere garaian, Europako ederrenetarikoa zela ere esaten zuten. Bertan, bi alderdi bereiz genitzake: Jauregi Zaharra, Turismorako Paradore Nazionala bihurtua, eta Jauregi Berria, lerro hauetan azaltzen saiatuko garena.

Zoritxarrez, nekez jabetu ahal izanen gara bisitaldi honetan, bere garaian jauregiak izan zuen dotorezi paregabeaz. XVI. mendearen hasieran, Gaztelak Nafarroa inbaditu eta gero, utzikeria nagusitu zen jauregian, bere egoera poliki poliki ondatuz joan zelarik. Prozesu honek, bere gohia jo zuen, Espoz y Mina gerrilariak 1813an jauregia erretzeko agindu zuenean, bertan Napoleonen soldaduak babes ez zitetzen. Gaur egun ikus dezakeguna, mende honen hasieran ekin zitzaien eta oraindik bukatu ez diren berrikuntza lanen ondorio da. Lan hauek, Jose eta Javier Yarnoz arkitektoek helburu honekin irabazitako konkurtsoan prestatutako proiektuan dute beren oinarria. Lan konplexu honen asmoa, jauregiaren berezko egitura berreskuratzea da. Horrela, bereizi ahal izanen dugu zer dagokion jatorrizko eraikinari, eta zer ondoren egindako berrikuntzei. Dena den, bai barrengo paretak estaltzen zituzten apaingarri zoragarriak, bai kanpoko lorategiak, galduak dira betirako.

.
o, 3 mf